URNIETA 2018-11-30 14:03

Asier Niebla gogoan izan zuten San Juan plazan

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna zen azaroaren 25a, eta aurtengoan urnietarrek oso gogoan izan zuten duela aste gutxi indarkeria sexistarekin lotura duen Asier Nieblaren heriotza. Haren memoriari eutsi nahi diote

"Asier gaur ere gogoan zaitugu" txarteltxo zuriak eta moreak eskuetan, Asier Niebla urnietar gaztearen senideak, lagunak eta herrikideak indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatutako ekitaldira hurbildu ziren. Azken urteotan baino jende gehiago gerturatu zen San Juan plazara. Ez da harritzekoa, azken hilabeteotan sexu eraso ezberdinak izan baitira. Baita gertaera latzak ere, Asier Nieblaren heriotza esaterako.

Iruzkina Idatzi

Captcha image