URNIETA 2018-12-02 13:53

Argazki bilketa Urnietan

Udalak 1936-1945 garaikoak eskatu dizkie urnietarrei, Aranzadiren eskutik argitaratuko duen libururako.

Zehazki, 1936-1945 bitartean errepresioa jasan edo kanporatuak izan ziren urnietarren ingurukoa. Informazioa eskuratzen ari da, Arantzadirekin elkarlanean. Datuak biltzearekin batera, ahozko testigantzen grabaketak ere egin dituzte. Orduko argazkien bila hasi dira orain, 2019an argia ikusiko duen liburua osatzeko. Argazkiak datorren abenduaren 7a baino lehen aurkez daitezke email bidez (artxibo@urnieta.eus) edota Bertan Udal bulegoan utzita, ohiko ordutegian. Argazkiak bi egunetara itzultzeko konpromisoa hartu du Udalak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image