URNIETA 2018-12-04 11:23

Ehiza xehe txapelketa txakurrarekin, Santa Krutz elkartearen eskutik

Abenduaren 16ean ehiza xehe txapelketa txakurrarekin antolatu du Santa Krutz elkarteak. Adarra mendian ospatuko da txapelketa 09:00etatik 13:30etara. Izena abenduaren 10 arte eman daiteke elkartean eta 25 euroko kostua du. 4 pieza edukiko ditu ehiztari bakoitzak.
 

Sari banaketa Besabin ospatuko da txapelketaren ostean. Afaria ere egongo da parte-hartzaileen artean. Afarirako ere izena eman behar da txapelketarako izena ematen den unean bertan.

Mus txapelketa
Abenduaren 22an mus relampago txapelketa antolatu du Santa Krutz elkarteak, 16:00etan. H4 sari daude jokoan:

  1. 2 txapela, 2 arkume + 2 botila xanpain.
  2. Arkume bat + 2 botila xanpain.
  3. 2 paletilla + 2 botila xanpain.
  4. 2 baserriko oilasko + 2 botila xanpain.

Iruzkina Idatzi

Captcha image