URNIETA 2018-12-26 08:24

Abenduaren 25ean txikitu zuten jaiotza berrezartzen saiatuko dira

Abenduaren 25ean ezustekoa hartu zuten Etxeberri plazako –eta oro har, Urnietako– bizilagunek, Magale ikastetxeko ikasleek egindako jaiotza txikituta agertu baitzen. Antza, goizaldean izan zen txikizioa. Abenduaren 26rako, lehen ordurako, hainbat kide jaiotza berrezartzen saiatzeko lanei ekingo diete.

Udalaren gaitzezpena:

Abenduaren 25ean txikitu zuten jaiotza berrezartzen saiatuko dira

Udalaren oharra:

Onartezina eta ulertezina Etxeberri plazako jaiotzaren txikizioa

"Magale ikastetxeko ikasleek Etxeberri plazan egindako jaiotza apurtu dute gaur gauean eta Urnietako Udalak gertaturikoa irmoki salatu nahi du.

Onartezina eta ulertezina da gertaturikoa, herriko gazteek bere borondate onenarekin herritar guztiei eskainitako jaiotza horrela apurtzeak ez du inolako azalpenik, eta axolagabekeria, arduragabekeria eta errespetu eza erakusten ditu.

Horrelako ekintzak berriro ez errepikatzea espero du Udalak eta txikizioa egin dutenek beraien ekintzaz hausnartzea, horrelako jarrerak gure gizartearen eta bultzatzu nahi ditugun baloreen guztiz aurka doaz eta".

Iruzkina Idatzi

Captcha image