URNIETA 2018-12-27 12:47

Gabonetako eskubaloi txapelketa ospatuko da larunbatean

300 jokalaritik gora hartuko dute parte UKE eskubaloi taldeak antolatutako gabonetako eskubaloi txapelketan. Partidak egun guztian zehar jokatuko dira kiroldegian nahiz Udal pilotalekuan, 9:30ean hasita.

Taldeak:

Abenduak 16ko eskubaloi partidua. Argazkia: UKE eskubaloia.

Infantil neskak
- Hernani
- Eharialdea (Araba)
- Ordizia
- Urnieta

Infantik mutilak
- Uharte (Nafarroa)
- Zarautz
- Ordizia
- Urnieta

Kadete neskak
- Eharialdea (Araba)
- Ordizia
- Urnieta A
- Urnieta B

Kadete mutilak
- Uharte (Nafarroa)
- Ordizia
- Zarautz
- Urnieta

Elite partidua, igandean
Igande eguerdian emakumezkoen gabonetako txapelketa jokatuko da: Emakumezko jubenilen euskal selekzioa vs Aiala zarautz Z.K.E.
 

Iruzkina Idatzi

Captcha image