URNIETA 2019-01-06 07:52

Errege Magoei harrera beroa eskaini zitzaien Urnietan atzo

Errege Magoak atzo arratsaldean heldu ziren Urnietara, beren laguntzaileekin. 16:00etan, haur eta gurasoek lehen harrera eskaini zieten San Migel parrokian; bertan, haurren gutunak jasotzeaz gain, horiekin argazkiak ateratzeko denbora hartu zuten.

[Argazkiak]

Melchor Errege Magoa, haur bat besoetan duela

18:00etan desfileari ekin  zioten, Lobera baserritik abiatuta. Urnietako hainbat haurrek Erratzuko zubian zain zeuzkaten, bigarren harrera eskaintzeko gogoz. Herriko kaleetan zehar ibili ostean, San Juan plazara iritsi ziren, eta udaletxe azpiko arkupeetan, 0 eta 6 urte arteko haurtxo guztiei oparitxoak banatu zizkieten.

Iruzkina Idatzi

Captcha image