Umeen eguna dute gaurkoan Zizurkilen

Andramariak 2018 2018-08-18

Korrika ekin diote txikienek umeen egunari Zizurkil Goian. Bi urtekoetatik hasita fin aritu dira korrika, nahiz eta baten batzuk suziriekin beldurtu. Indarrak hartzeko bazkaria dute, eta arratsaldean jolasean jarraituko dute  puzgarrietan, kart pistan eta jolas ezberdinetan. Gauean, berriz, mozorro gaua ospatuko da.

[Argazkiak]

Ping-pongen gustura jolastu ziren txikienak frontoian

Andramariak 2018 2018-08-17

Euria arratsaldeko protagonista izan bazen ere, jendea ez zen etxean geratu. Idi-probetan irabazle Aitor Aizpurua andoaindarra aurretik eta Inaxio Telleria lasartearra atzetik izan ziren. Bien bitartean haur eta gaztetxoenak ping-pongen jolastu ziren, eta idi-probak amaitzean sagardo dastaketa egon zen Zimiterioan.

[Argazkiak: Idi-proba | Ping-pong | Sagardo dastaketa]

Giza dorre ikusgarriak, Falcons de Vilafrancaren eskutik

Andramariak 2018 2018-08-15

Kataluniarrek itxura ezberdineko dorreak osatu dituzten euren gorputzak erabiliz. Helduenak behean zeuden bitartean, dorrearen oinarri sendo gisa, txikienak goruntz igo dira izugarrizko abilezia erakutsiz. Amaieran ikurriña eta estelada ipini dituzte dorrearen puntan ikusleen zaparrada beroa jasoaz.

[Argazkiak]   

[Bideoak: Giza dorrea 1 | Giza dorrea 2 | Giza dorrea 3]

Morez jantzi da Zizurkil jaietan

Andramariak 2018 2018-08-14

Xabier Pellejerok jaurti du aurtengoan txupina, eta bere mezua emakumeenganako portaera txukuna edukitzearen aldekoa izan da. Ondoren, oilasko biltzaileekin batera argazkirako prestatu dira herritarrak "Erasorik ez" lemapean. Barreak eta giro ona ez dira falta izan jaien hasieran.

[Argazkiak]

Gazteak garaile herriarteko herri-kiroletan

Andramariak 2018 2018-08-17

Proba ugari burutu behar izan dituzte bi taldeek herri-kiroletan: lokotxak, karretila, ingudea, zaku eramatea, lasto altxatzea, txinga, trontza, sega, korrika, soka saltoa eta azkenik sokatira. Gazteek alde handiarekin irabazi diete beteranoei. Azken horiek trontzan izan dira azkarrenak.

[Argazkiak]

Argazki zaharren erakusketa ikusgai Zizurkilgo jaietan

Andramariak 2018 2018-08-16

Hernandorena Kultur Elkarteak 10.000 argazki inguru bildu ditu Zizurkilgo baserrien, ermiten eta paisaien irudiekin. Bertako kide den Joxin Azkuek zenbait argazki aukeratu eta horiei buruz hitz egin digu. Adineko jendearentzako urteetan atzera bidaia polita izan daitekeela ziurtatu du Azkuek. Festa guztietan egongo da ikusgai, baita Elbarrenako jaietan ere.

[Bideoa]

Trialeko bizikleten erakustaldi ikusgarria Zizurkilen

Andramariak 2018 2018-08-14

Bike Show Trial erakustaldia izan da arratsaldean Zizurkil Goiko jaien lehen egunean. Ikusleek nerbioak dantzan eduki dituzte, eta zer esanik ez bizikletaren azpian jartzera ausartu direnek. Erakustaldia amaitutakoan, bizikletak probatzeko aukera egon da.

[Argazkiak]