Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin eta I. Booktrailer lehiaketak abian3

ZIZURKIL 2017-09-26

Zizurkilgo Udalak Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin lehiaketa antolatu du Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrei zuzenduta:

Kataluniari elkartasuna adierazteko bilkura12

ZIZURKIL 2017-09-25

Jende talde handia bildu zen ostiral iluntzean Joxe Arregi plazan, Kataluniari elkartasuna adierazteko. Gironako Llado herriarekin senidetuta dago Zizurkil, eta kontzentrazioan zehar, bereziki gogoan izan zituzten bertako lagunak. Joan Fabrega alkatearen hitzak ere entzun ahal izan zituzten bertaratu zirenek.

Argazkiak

Getariako Balenciaga museora irteera, Elizpe elkartearekin36

ZIZURKIL 2017-09-20

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak irteera antolatu du Getariako Balenciaga museora urriaren 21erako. Irteera horretan Balenciaga museoa bisitatuko dute goizean, eta, ondoren, Zarauzko Kulixka jatetxera joango dira bazkaltzera:

Batis Kortajarenari omenaldia46

ZIZURKIL 2017-09-18

Larunbatekoa oso egun berezia izan zen Batis Kortajarena zizurkildarrarentzat. Urtetan zehar egindako lan eskerga eskertuz, omenaldia eskaini zioten Zizurkilen. Danok Danena taldeko zein hainbat herri kirolariren prestatzaile lanetan ari da egun Batis Kortajarena:

Argazkiak

Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Ugare auzoan69

ZIZURKIL 2017-09-14

Erraldoi eta buruhandien konpartsa plazatik abiatu eta Ugare auzoan barrena ibili zen, festak amaitu aurretik, igande arratsaldean Zizurkilen. Zizurkilgoekin batera, Villabonako, Añorgako eta Usurbilgo erraldoaiek ere kalejiran parte hartu zuten.

Argazkiak

Ate irekien eguna Gaztezulon67

ZIZURKIL 2017-09-14

Zizurkilgo Gaztezulok ate irekien jardunaldia antolatu du biharko, irailaren 15erako, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Zerbitzua ezagutzera ematea da helburua, bai erabiltzaileei eta baita haien gurasoei ere.

Batis Kortajarenari esker-oneko omenaldia egingo diote76

ZIZURKIL 2017-09-12

Batis Kortajarena pultsulari eta Denok Danena halterofilia taldeko entrenatzaileak omenaldia jasoko du datorren larunbatean, irailak 16, Zizurkil goiko Intxaur pilotalekuan, eguerdiko 12:00etan:

Amaitu dira Elbarrenako jaiak78

ZIZURKIL 2017-09-11

Atzo amaitu ziren Zizurkilgo Elbarrenako jaiak. Asteburuan eguraldiak ez du lagundu eta, larunabtean bereziki, hainbat ekitaldi bertan behera geratu ziren. Nolahi ere, giro politean joan dira jaiak. Melokotoiari agur esanda, datorren urtekoei begira daude, dagoeneko, herritarrak.

Argazkiak: Sardin-jatea / Dantza emanaldia / Buruhandi eta erraldoiak

Emakumeon papera herri kiroletan indartzen ari da93

ZIZURKIL 2017-09-10

Euskal Herriko Trontza Txapelketa irabazi berri du Leire Astiasaranek, Itxaso Onsalorekin batera. Txapelketako kontuez gain, emakumeak herri kirolean duen paperaz mintzatu da.

Jana eta jolasa gaurkoan Zizurkilen80

ZIZURKIL 2017-09-09

Giro ona izan da nagusi gaurkoan Zizurkilen. Plaza bete-beterik egon da koadrila bazkarian. Koadrila batzuk postre zati bat gorde eta postre lehiaketara aurkeztu dute; batzuk aurrez prestatuta ekarri dute, beste batzuk, berriz, momentuan bertan imajinazioa erabiliz sortu dute. Ondoren, bingoan bi saio egin dituzte. Eta azkenik, haurrek goizean ensaiatutako dantza saioa eskaini dute.

[Argazkiak]

Ekintzaz beteta iritsiko da asteburua Zizurkilera85

ZIZURKIL 2017-09-08

Gaur ostirala, asteburuaren hasiera indartsu iritsiko da Zizurkilera. Gazte egunaren baitan, hamaika ekintza izango da: triki poteoa, gazte bazkaria, kantaldia, elektrotxaranga, kontzertuak... Tartean haurrentzako ekintzak ere bai: Jokulandia goizean, jolas eta tailerrak arratsaldean.

Gaurko eta asteburuko egitaraua, jarraian:

Haurrentzako ekitaldi sorta, Elbarrenako jaietan84

ZIZURKIL 2017-09-08

Markeliñe taldeak kale ikuskizun polita eskaini zuen atzo arratsaldean. Animalien munduan murgilduta ibili ziren ikusleak eta bertaratu ziren haurrek parte hartzeko aukera ere izan zuten. Gaur, haur jolasak, puzgarriak, erraldoi eta buruhandiak..., aukera zabala herriko eta inguruko haur eta gaztetxoentzat.

Argazkiak: Kale ikuskizuna / Jokulandia

Gazte koadrillak elkarrekin bazkaltzen ari dira Zizurkilen83

ZIZURKIL 2017-09-08

Gazte koadrillak elkarrekin bazkaltzen ari dira Zizurkilgo plazan, Gazte egunaren baitan. Bazkalondoan, Erein taldearekin kantaldia izango dute. Arratsaldean, elektrotxarangarekin kalejira eta gauean Bad Sound Sistem eta EH Sukarra taldeen kontzertua.

Argazkiak

Eraso matxisten kontrako mezua indarrean, jaien hasieran92

ZIZURKIL 2017-09-07

Atzo iluntzean, danborradarekin, buruhandien kalejirarekin eta Danena Kirol elkarteko kideek jaurtitako txupinazoarekin, giro ederrean abiatu ziren Zizurkilgo festak:

Argazkiak

Elbarrenako jaiak, gaurko egitaraua87

ZIZURKIL 2017-09-07

Atzoko txupinazoaren ondoren, jaiak ez du etenik izango eta gaur ere izango da zertaz gozaturik. Jarraian, gaurko egitarauaren berri: