ELBARRENAKO JAIAK 2017 2017-09-05 13:16

Kros mistoarekin hasiko dira festak gaur arratsean

Festetako txupinazoa bihar, irailak 6, jaurtiko bada ere, gaur arratsaldean ekingo zaie festei Zizurkilen. 18:30etan haurren krosa izango da eta 19:00etan X. Kros mistoa. Ondoren, 20:00etan barrikotea plazan.

Irailaren 10 arte festa nagusituko da Zizurkilen. Egitaraua:

Neska eta mutilez osatutako bikoteak arituko dira korrika kros mistoan.

Irailak 5, asteartea
19:00 Zizurkilgo X. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat. Izena emateko, lasterketa baino ordubete lehenago azaldu behar da. Dohainik.
20:00 Barrikotea.

Irailak 6, asteazkena
19:00 Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangak lagundurik.
19:15 Haurrek egindako buruhandien kalejira.
20:00 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, Danena Kirol Elkarteari omenaldia. Beraiek botako dute txupinazoa Pasuseko balkoitik.
Ondoren buruhandiak.
20:20 Danborrada.
21:30 Herri afaria, Olentzo jatetxearen eskutik. Afaria bukatu ostean txarangak jarraituko du. (Txartela Egarri eta Olentzo jatetxeetan erosi ahal izango da, irailaren 5a bitartean. Prezioa: 20 euro).
02:00 Karaokea.

Irailak 7, osteguna
12:00 Apar-festa eta ur-jolasak (materiala norberak ekarri beharko du: kuboak, uretako pistolak).
16:00 Ginkana.
18:00 Zoozoom ikuskizuna. Markeliñe antzerki taldearen eskutik.
Ondoren buruhandiak
20:00 Patata tortilla lehiaketa. (suak eta tresnak talde bakoitzak eraman beharko ditu).
Lehiaketan egindako tortillak jan eta afaltzeko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
22:00 Bertso-saioa: Amaia Agirre, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Aritz Mujika eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
Ondoren Maria Lasa eta Irati Irurzun trikitilari bikotea.

Irailak 8, ostirala
Gazte eguna
02:00 Gazte jolasak.
10:30 Jokulandia. Puzgarriak eta berrerabilitako trasteekin jolasak.
13:00 Triki poteoa.
14:00 Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan. (Txartelak Atxulondo, Egarri eta Iriarte tabernetan egongo dira salgai irailaren 5a arte. Prezioa 10 euro. Bakoitzak bere platera eta mahai-tresnak eraman beharko ditu)
Ondoren kantaldia Erein taldearekin.
17:30 Haurrentzako jolas eta tailerrak.
Ondoren txokolatada.
Jarraian Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
18:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
21:15 Gazte bokata-afaria.
23:00 Suzko zezena.
23:30 Kontzertuak. EH Sukarra eta Bad Sound System

Irailak 9, larunbata
Mozorro eguna

11:00 Atxulondoko giltzaren bila (haurrek erdi aroko mozorroekin etorri beharko dute).
Ondoren Mozorro Show-aren prestaketa (bazkalostean egingo duten dantza eta kantu show-a prestatuko dute).
14:00 Herri bazkaria. (Mahaiak eta aulkiak erreserbatu ahal izateko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, zerrenda udal bulegoetan egongo da irailaren 6 arte).
Jarraian Postre lehiaketa eta bingoa.
18:00 Haurren mozorro show-a.
19:00 Goitibera jaitsiera Fraisoroko aldapan behera. (kaskoa derrigorrezkoa da parte hartzeko. Bestelako babesak janztea ere gomendatzen dugu).
20:00-21:30 Dantzaldia Laket taldearekin.
23:30 Dantzaldia Laket taldearekin.
Jarraian Mozorro lehiaketa.
Ondoren Dj Gatxet eta DZ.

Irailak 10, igandea
08:00 Diana.
11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.
13:30 Jubilatuen jokoak.
14:30 Jubilatu bazkaria plazan.
16:00 IX. Joxe Arregi mus txapelketa. (2000. urtean edo lehenago jaiotakoek hartu ahal izango dute parte)
16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa. Añorga, Villabona, Usurbil eta Zizurkilgo erraldoiekin (irteera: Ugareko parkea).
Ogitarteko iluntzea
21:00 Bocabeats umore-beatBox ikuskizuna. Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita. Mahaiak eta aulkiak egongo dira.
22:15 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatzen dizuegu).
Ondoren Melokotoi Sariak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image