ELBARRENAKO JAIAK 2017 2017-09-06 13:27

Elbarrenako jaiak, gaurko egitaraua

Arratsaldeko 19:00etan hasita, danbor hots bidez zabalduko dute herrian barrena plazara gerturatzeko deia. Izan ere, 20:00etan botako baitute jaien hasierako txupinazoa. Hortik aurrera, jaia izango da nagusi Zizurkilgo Elbarrenan.

Elbarrenako jaiak, gaurko egitaraua

19:00 Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangak lagundurik

19:15 Haurrek egindako buruhandien kalejira

20:00 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, Danena Kirol Elkarteari omenaldia. Beraiek botako dute txupinazoa Pasuseko balkoitik.

Ondoren, buruhandiak.

20:20 Danborrada.

21:30 Herri afaria, Olentzo jatetxearen eskutik. Afaria bukatu ostean txarangak jarraituko du.

02:00 Karaokea.

Iruzkina Idatzi

Captcha image