ELBARRENAKO JAIAK 2017 2017-09-08 09:58

Ekintzaz beteta iritsiko da asteburua Zizurkilera

Gaur ostirala, asteburuaren hasiera indartsu iritsiko da Zizurkilera. Gazte egunaren baitan, hamaika ekintza izango da: triki poteoa, gazte bazkaria, kantaldia, elektrotxaranga, kontzertuak... Tartean haurrentzako ekintzak ere bai: Jokulandia goizean, jolas eta tailerrak arratsaldean.

Gaurko eta asteburuko egitaraua, jarraian:

Iazko Gazte eguneko bazkarian eginiko argazkia.

Irailak 8, ostirala
Gazte eguna

10:30 Jokulandia. Puzgarriak eta berrerabilitako trasteekin jolasak.
13:00 Triki poteoa.
14:00 Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan. (Txartelak Atxulondo, Egarri eta Iriarte tabernetan egongo dira salgai irailaren 5a arte. Prezioa 10 euro. Bakoitzak bere platera eta mahai-tresnak eraman beharko ditu)
Ondoren kantaldia Erein taldearekin.
17:30 Haurrentzako jolas eta tailerrak.
Ondoren txokolatada.
Jarraian Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
18:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
21:15 Gazte bokata-afaria.
23:00 Suzko zezena.
23:30 Kontzertuak. EH Sukarra eta Bad Sound System

Irailak 9, larunbata
Mozorro eguna

11:00 Atxulondoko giltzaren bila (haurrek erdi aroko mozorroekin etorri beharko dute).
Ondoren Mozorro Show-aren prestaketa (bazkalostean egingo duten dantza eta kantu show-a prestatuko dute).
14:00 Herri bazkaria. (Mahaiak eta aulkiak erreserbatu ahal izateko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, zerrenda udal bulegoetan egongo da irailaren 6 arte).
Jarraian Postre lehiaketa eta bingoa.
18:00 Haurren mozorro show-a.
19:00 Goitibera jaitsiera Fraisoroko aldapan behera. (kaskoa derrigorrezkoa da parte hartzeko. Bestelako babesak janztea ere gomendatzen dugu).
20:00-21:30 Dantzaldia Laket taldearekin.
23:30 Dantzaldia Laket taldearekin.
Jarraian Mozorro lehiaketa.
Ondoren Dj Gatxet eta DZ.

Irailak 10, igandea
08:00 Diana.
11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
13:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.
13:30 Jubilatuen jokoak.
14:30 Jubilatu bazkaria plazan.
16:00 IX. Joxe Arregi mus txapelketa. (2000. urtean edo lehenago jaiotakoek hartu ahal izango dute parte)
16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa. Añorga, Villabona, Usurbil eta Zizurkilgo erraldoiekin (irteera: Ugareko parkea).
Ogitarteko iluntzea
21:00 Bocabeats umore-beatBox ikuskizuna. Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa ekarrita. Mahaiak eta aulkiak egongo dira.
22:15 Melokotoiaren hileta eta lur-ematea (luto-jantziekin etortzea eskatzen dizuegu).
Ondoren Melokotoi Sariak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image