ZIZURKIL 2017-12-26 13:21

Elikagai bankuaren urteko azken banaketa berezia

Lau urte badira Zizurkilen elikagai bankua martxan jarri zenetik. Urtean lau bider herriko hainbat familiak jasotzen du laguntza:

Maite Amenabar gizarte zerbitzuetako zinegotzia, Zizurkilgo hainbat haurrekin.

 “65 familia izan ditugu urteko azken txandan. Zertxobait jaitsi da kopurua baina ez gehiegi, horrek esan nahi du krisiaren benetako irteera ez dela eman”, adierazi du Maite Amenabar gizarte zerbitzuetako zinegotziak.

Ekarpen berriak

Elikagai bankua Europako programa baten parte da, baina oraingoan ekarpen gehiago ere izan dituzte. Moteros del Bidasoa, Ugareko Izarra tabernan egoitza duten motozaleek elikagaiak bildu eta eta ekarri zituzten eta Marie Brizard enpresako langileek ere janari bilketa egin dute Zizurkilgo elikagai bankurako. “Oso hunkigarria da jendea emateko prest ikustea, Zizurkil bidezkoagoa egiteko tresna garrantzitsua dela ulertu baitute”. Era berean, Amenabarrek eskerrak eman dizkie aldi oro laguntzen aritzen diren bolondresei. “Eurek gabe hau ezinezkoa litzateke, eta San Millan eskolako haurrak aipatu nahi ditut bereziki, sarri etortzen baitzaizkigu laguntzera eta bide batez kontzientzia hartzen dute. Gainera oraingoan Azoka berezian ateratako diruarekin pardelak erosi zituzten eta haurrak dituzten eta beharrean dauden familiei banatu dizkiegu”. Eskerrik asko guztioi Udaleko gizarte zerbitzuen izenean.

Iruzkina Idatzi

Captcha image