ZIZURKIL 2017-12-31 10:21

Urtezahar lasterketa, Zizurkil eta Villabona artean

Gaur abenduak 31, urteroko Urtezahar lasterketa burutuko da Zizurkil eta Villabona artean. Urkamendi eta Zunbeltz elkarteetako kideek elkarlanean antolatu ohi dute 6 kilometroko luzera duen lasterketa:

Korrikalariak Villabonan barrena, Urtezahar lasterketan.
  • Arratsaldeko 16:00etan haur eta gaztetxoen lasterketari emango zaio hasiera. Adinka sailkatuta abiatuko dira korrikalari gaztetxoak, txanda ezberdinetan.
  • 16:30etan izango da helduen txanda.
  • Aurtengoan Zizurkilgo Urkamendi elkartearen paretik abiatuko dira korrikalariak eta bertan izango dute helmuga ere. Zizurkildik abiatu eta Villabonara, 6 kilometroko ibilbidea burutuko dute, zirkuituari lau itzuli emanez.
  • Amaieran, urtero bezala, irabazleei oroigarriak banatuko zaizkie eta parte hartzaile guztien artean afariak ere zozketatuko dira.

Iruzkina Idatzi

Captcha image