ZIZURKIL 2018-01-23 15:37

Ekitaldiak Pedro Mari Otaño ikastetxean

Gaur arratsaldean, Haur Hezkuntzako gelen inaugurazio ekitaldia egingo dute, 16:45etan hasita. Auzolanean egin zituzten berrikuntza lanak, eta gaur arratsaldean, elkarlan hori eskertuko diete parte hartu zuten guztiei.  Bestetik, urtarrilaren 25ean, ostegunean ipuin kontaketa egingo dute bi urte arteko haurrei zuzenduta.

Ostegunean, esan bezala, 2 urtekoen gelan 'Kontalari bi' taldearen ipuin kontaketa izango dute, arratsaldeko 17:30etan hasita. Ipuin kontaketa hau Zizurkilgo 0 - 2 urte bitarteko haur guztiei zuzendua izango da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image