ZIZURKIL 2018-03-21 13:33

Gaztezuloren irteera, Getariara

Zizurkilgo Gaztezulok bi eguneko irteera antolatu du Getariako Askizu aterpetxera. 12-17 urte arteko gazteei zuzendutako ekimena da eta izena emateko epea zabalik dago.

Gaztezuloren irteera, Getariara

Apirilaren 3an, goizeko 11:00etan aterako da autobusa Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta itzulera apirilaren 4an izango da, 19:00ak aldera.
Izena eman nahi dutenek Zizurkilgo udal-bulegoetan edo Gaztezulon bertan egin dezakete, 626 623 107 telefono-zenbakira deituta.
Irteeraren prezioa 20 eurokoa izango da. Izena emateko garaian bertan egin beharko da ordainketa, eta guraso-baimena ere aurkeztu beharko da.
Irteeran parte hartuko duten gazteek honako materiala eraman beharko dute:

·         Baimena

·         Bazkaria eta merienda (1. egunerako)

·         Lotarako zakua

·         Aldatzeko arropa

·         Bainujantzia eta toalla

Iruzkina Idatzi

Captcha image