ZIZURKIL 2018-04-16 11:54

Txakurkros bikaina

Larunbatean jokatu zuten Zizurkilgo III Txakurkrosa. Jende asko gerturatu zen Pello Mari Otaño plaza ingurura lasterketa bertatik jarraitzera. Sei kilometroko ibilbide berritu eta ikusgarrian barrena egin zuten lasterka 50 parte-hartzaileek. Fabian Castro eta Nagore Gallastegi izan ziren azkarrenak.

[Argazkiak]

Txakurkros bikaina

Irteera ordua 18:00etarako iragarrita bazegoen ere, ordu-erdi beranduago irten ziren lasterkariak eta euren txakurrak. Izan ere, Txakurkrosen arauek diotenez, txakurrek ezin dute lasterka egin 17 gradu baino gehiagoko tenperaturarekin. Arratsaldeko 18:00etan 18 gradu markatzen zituen termometroak, eta ordu-erdiz atzeratu zuten irteera ordua.

Ibilbide berria estreinatu zuten aurtengo edizioan. Plazatik irten, eta Olatza baserri ingurura jo zuten lasterkariek. Handik hilerri aldera igo, eta plazatik igarota, Perot lantegiruntz jaitsi ziren. Nekola, Xaldu eta Txiarra inguruan lasterka egin ondoren helmuratu ziren lasterkariak euren txakurrekin.

Fabian Castro izan zen lehena helmugan, Luna txakurrarekin, 19:39 ko denbora eginez. 19:55ean iritsi zen Andoni Isusi (Tyson txakurrarekin) eta Jon Amas (Jero txakurrarekin) izan zen hirugarren. Emakumeen artean, Nagore Gallastegi (Datx txakurrarekin) izan zen lehena helmugan, 24:38 eginda. Nerea Goikoetxea (Gar txakurrarekin) eta Bakarne Almazan (Dam txakurrarekin) helmugaratu ziren bigarren eta hirugarren postuan.

Zizurkilgo froga, Euskal Herriko Txakurkros txapelketako azken froga puntuagarria zen. Gizonezko senior mailan, erabakiorra izan zen. Ordura arte Andoni Isusi zihoal lidertzan, baina Fabian Castrok Zizurkilen lortutako garaipena, txapelketa eskuratzeko baliagarri izan zen.

Emakumeen artean, Nerea Goikoetxea izan zen Euskal Herriko txapeldun.

Iruzkina Idatzi

Captcha image