ZIZURKIL 2018-05-14 12:55

Euskalkien eguna ospatu zuten

Zazpi lurraldetako euskalkiak entzuteko aukera izan zen Zizurkilen larunbat honetan. Maiatza Saltsan ekimenaren aurtengo ardatza euskara da eta larunbatekoa izan zen hilabeteko ekimenik potoloenetakoa. Zazpi euskalkiek eta zazpi lurraldeek izan zuten protagonismo nagusia.

[Argazkiak]

Irakurketa saioko protagonistak

Joxe Arregi plazan egin zuten ospakizuna. Zazpi lurraldeak ordezkatzen zituzten postuak jarri zituzten herriko eragile ezberdinek. Lurralde bakoitzaren inguruko informazioa, berezigarriak, eta Xabier Tello sukaldariak prestatutako pintxo goxoak jarri zituzten bertaratu zirenen eskura. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina eguerdirako, giro polita sortu zen postuen inguruan.

Plazida Otaño liburutegian egin zute irakurketa jarraia. Euskara izan zen protagonista, zazpi euskalki ezberdinetan. Juan Kruz Igerabide, Ttittika Rekalt, Julio Soto, Txema Abarrategi, Onintza Enbeita, Ana Urkiza eta Daniel Landart aritu ziren. Plazan bildutakoek ere izan zuten entzuteko aukera, megafoniari esker.

Iruzkina Idatzi

Captcha image