ZIZURKIL 2018-05-31 13:51

Bailara eta baserrien izenak berreskuratu dituzte

Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak, arbasoek utzitako deiturak eta leku-izenak betiko galtzeko zorian zeudela ikusita, berreskuraket lanari ekin zion duela zenbait urte. Bailara eta baserrien izenak berreskuratu eta ofizialtasuna eman die, Udalarekin elkarlanean. Izendapen horren berri ematen duten kartel eta panelak ere jarri dituzte herrian barrena. Gaur egin dute aurkezpena.

Bailara eta baserrien izenak berreskuratu dituzte

Teodoro Hernandorena elkarteko ordezkaria den Joxin Azkuek hartu du hitza. 1391ko agiri bat hartu du hitzeta aurkezpena zabaltzeko: "Herriko lekukoen zerrenda ageri da bertan: Rumes de Nekola, Santxo Legarralde, Santxo Izibar, Pello Pagamuño, Joan Lardamuño, Joan Zaldua, Migel Erretenbarrutia, Martin Iraola, Joan Salugarate, Joan Areta, Joan Galardi, Iragorri, Ugarte, Arizmendi, Otazu, Irazu, Mendizabal, Andia... Horiek guztiak gaur egun dauden baserrien izenak dira. Horrek esan nahi du mendeetan eta mendeetan etxeen izenak garrantzia handia izan duela Euskal Herrian eta Zizurkilen. Horrek iraun du golpe faxistaren ondorena arte. Udaletxean egon zen idazkari frankistak, hori guztia deuseztatzea erabaki zuen. Guztiari diseminado deitu zioten, etxe bakoitzari zenbaki bat emanaz".

Demokrazian, diseminado zena sakabanatua izatera pasa zen, baina aldaketa gehiagorik ez. "Egoera horri buelta emanteko, lankidetza polita sortu zen udaletxearen eta Hernandorena taldearen artean. Gaur aurketzu dugu emaitza. Bi ardatzetan oinarritu gara: Bat, fideltasun historikoa. Eskirutrak ikusi, jendearekin hitz egin... poliki-polikiulertu genuen nola banatzen zen administratiboki heria. Eta bi; oinarri hori hartuta, behar berriei erantzun beriak ematea. Horregatik moztu genuen Elbarrenako zati hori".

Maite Amenabarrek hitz egin du Udalaren izenean. "Helbide eta toponimo berriak onartuta daude dagoeneko eta helbide berriak eta etxeen izenak seinalatzeko panelak jarri ditu Udalak. Bideak hartu dira ardatz panelak jartzeko: herrigunetik ateratzen diren bost errepideak ardatz hartuta, herrigunetik etxe eta baserrietara heltzekomodua seinalatu da. Horretarako, bost panel jarri dira. Horietako bakoitzean ardatz horretan dauden baserriak markatu dira, baserrien argazki eta guzti".

Herriko toponimoak eta oinez egiteko ibilbideen berri ere jasotzen dute panel horiek. "Panel orokorra Pedro Mari Otaño plazan jarri dute. Panelekin batera, etxe bakoitza identifikatzen duen kartelak ere jarri dituzte, batzuetan egurrezko zutoinetara lotuta, etxeari berari lotuta beste batzutan". 189 seinale jarri dituzte guztira, 109 etxe markatzeko.

Proiektu luzea izan dela azpimarratu du Maite Amenabarrek, baina baita interesgarria ere eta bidearen amaieran, "herriko ondarea den toponimia, jasota geratu da".

Iruzkina Idatzi

Captcha image