ZIZURKIL 2018-05-31 11:38

Saltoki eta tabernetako euskaraldia

Ekainaren 11tik 15era kanpana berezia egingo dute Zizurkilgo hamahiru saltoki eta tabernatan, euskara sustatzeko. Euskaraz gerturatzeko saiakera egiten dutenek, zozketa berezian parte hartzeko aukera izango dute. Pintxo pote euskalduna ere abiarazi dute antolatzaileek.

Saltoki eta tabernetako euskaraldia

Aurtengo udazkenean Euskaraldia egingo da Euskal Herrian; euskararen erabilera sustatzeko ekimena da. Hamaika egunez, Aho bizi eta Belarri prest izateko konpromezua hartuko dute hala nahi duten herritarrek.

Herriko dendari eta tabernariak eragile handiak direla kontuan hartuta, saltoki eta tabernetako Euskaraldia abiarazi dute Zizurkilen. Ekainaren 11tik 15era egingo dute lehen kanpaina, eta udazkenean bigarrena. Merkatarien kasuan, euskaraz erostera joaten diren herritarrei aitortza egiteko kanpaina izango da martxan jarriko dutena. Kutxatxoak jarriko tisutzte herriko denda eta saltoki guztietaeta bertan sartuko dira euskaraz erostera joaten diren bezeroek euren datuekin beteko dituzten txarteltxoak. Pintxo poterako txartelak, herriko kafetegietan gosatzeko aukera, edota erosketa txartelak jarri dituzte zozketagai.

Ostalariek berriz, euskal pintxo potea antolatzeko hasteko konpromezua hartu dute. Elbarrenan, ekainaren 6tik hasita, hileko lehen asteazkenetan egingo dute eta Zizurkil Goian, hileko lehen ostiraletan, ekainaren 8an hasita. Udan geldialdia egin ondoren, irailean eutsiko diote berriz pintxo pote euskaldunari.

Jendea euskara erabiltzera animatzea da kanpainaren helburua, eta ohitura berriak sortzen joatea.
 

Iruzkina Idatzi

Captcha image