ZIZURKIL 2019-01-09 13:13

Sahararrentzako bilketa solidarioa egingo dute Zizurkilen

Tolosaldea Sahararekin elkartearekin elkarlanean egingo dute bilketa solidarioa Zizurkilgo San Millan eskolak, Pedro Mari Otaño eskolak eta Zubimusu ikastolak. Herritarrek ere parte hartu ahalko dute elikagaiak edota produktuak Udal bulegoetan nahiz Plazida Otaño liburutegian utziz. Biltzen diren produktuak otsaila erdialdera eramango dituzte errefuxiatu kanpamentuetara.

Honakoa bidal daiteke:

  • Elikagaiak: Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa.
  • Higiene produktuak: konpresak eta haur nahiz heldunetzako pixoihalak.
  • Eskolako materiala.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image