ZIZURKIL 2019-02-11 08:32
Zizurkilgo EH Bilduk hilabeteak daramatza udal hauteskundeak prestatzen. Hauteskunde batzordeko kideek herri programaren lehen zirriborroa landu dute, eta herritarrekin aztertuko da hilaren 16an, Atxulondo Kultur Etxean, 10:00etan hasita.
Hurrengo urtetarako gida-lerroak zehaztea du helburu herri programak. Bestetik, hurrengo hauteskundeetako zerrenda lantzen ari dira.
Maiatzean egungo alkate den Joxe Marri Luengoren agurra ospatuko dute, egungo zikloari itxiera emanez eta aldi berean lantalde berria osatuz.
Joxe Arregi gogoan izan dute Zizurkilen
Txapel eguna martxoaren 9an ospatuko da
"Herri Txiki, Infernu Handi" Zizurkilgo saioa igandean, ETB1en
Herri programa lantzeko batzarra deitu du Zizurkilgo EH Bilduk
Elkarretaratzea egin dute Ula lantegian, heriotza salatzeko
Ur eta zabor tasa ez ordaintzeko edo gutxitzeko deialdia zabaldu du Zizurkilgo Udalak
Ikasleak arituko dira kantu errondan
Zizurkilgo Udalak gaurko lan istripuaren aurrean atsekabea eta kezka agertu du
San Millan eskolako haur zein gurasoak Santa Ageda bezperan
Erasun eta Alberdi garaile Eskuz Binakako Promozio Txapelketan