Otsaila hilabete berezia dugu etxean, Helenek 5 urte beteko baititu hilaren 16an, Alexek berriz 2 urte potolo egingo ditu 18an eta Aetzek dozena osatuko du 27an.
Hirukote zoragarria osatzen duzue. Horrelaxe jarrai dezazuela! Muxu potolo bana!
Costanza Mateosek 9 urte beteko ditu otsailaren 27an. Zein handia egiten ari zaren! Zorionak amona, osaba-izeba eta lehengusuen partetik.
Azkenean iristear da zure urtebetze eguna Enaitz! Otsailaren 27an 3 urtetxo egingo dituzu eta elkarrekin ospatzeko gogoz gaude. Muxu izugarri bat etxekoen partez!
Zorionak Urko! Otsailaren 27an 6 urte beteko dituzu. Muxu handi bat zure familiaren partez. Ondo pasa eguna!
Iker Miguezek 7 urte beteko ditu martxoaren 26an. Zorionak gure etxeko erregea eta muxu potoloak etxekoen partez.