Gorputzeko postura hobetu nahi? Horretarako aukera izango da AEK-k antolatutako Zilegi Eskolan, apirilaren 18an. Judit Alday fisioterapeuta urnietarrak emango du saioa, arratsaldeko 16:30ean, kiroldegiko 5. boxean.
Bertso saioa izango da Adunan datorren ostegunean. Iker Ormazabal, Iñigo Gorostarzu, Eli Pagola, Jon Mendiluze, Ekain Tolaretxipi eta Jokin Azpiroz bertsolariak arituko dira kantuan, Igotz Alkorta gai-jartzailearen aginduetara. Elordi plazako lokaleak egingo da saioa, 18:30etan hasita
Joxe Mari Erkizia Memoriala izena du Ontza elkartearen mus txapelketak. Izena emateko epea zabalik da.
Kirola izango da protagonista Zizurkilen, apirilaren 20ko arratsaldean. Izan ere, sprint modalitateko duatloia jokatuko baitute bertan. Proba ikusgarria da.
Zapotxin pailazoa izango da Saroben, apirilaren 20an, "Esan, galtzerdi maitea!" ikuskizunarekin. Arratsaldeko 17:00etan izango da Poxta Zahar elkarteak antolatutako emanaldia. 3-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Salgai daude, jada, sarrerak, Matxo eta Frontoi tabernetan.
Nokono abeslariak bere "Soroko lore eder lirainena" diskoa aurkeztuko du.
Hiru hamarkadako ibilbidearekin, apirilaren 24an egingo du sari-banaketa On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketak, Saroben, arratsaldeko 19:00tan. Aurten, parte-hartze nabarmena izan da, bi kategorietan. Orotara, 148 lan aurkeztu dira haurren kategorian; gazteen kasuan, berriz, 37.
Hiru hamarkadako ibilbide osatu du, jada, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketak. Bada, sari-banaketa izango da Saroben, apirilaren 24an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00tan hasita. Ekitaldia Sua Enparantzak aurkeztuko du, eta Danel Arteaga musikariaren emanaldiarekin girotuta egongo da.
"Lehoi erregea" musikala taularatuko dute Saroben, apirilaren 26an, Magale Salestarrak ikastetxeko DBH 1eko ikasleek. Hizkuntza eta arte eszeniko zein plastikoak uztartuko dituzte emanaldian. Emanaldi bikoitza izango da: arratsaldeko 17:00tan eta 19:00tan.
Urdaibai Bird Centerrera irteera egingo dute asteasuarrek. Udaberriko irteera izango da honakoa eta apirilaren 27an egingo da.
"BO jauna" Marie de Jongh konpainiak ondutako ikuskizun gestuala, familiarra eta testu gabea da: berritzailea. Saroben maiatzaren 5ean ikusgai izango da. Sarrerak online, bulegoan edo txarteldegian erosketa aukera egongo da eta hiru euro balioko ditu. 17:30etatik 18:30era bitarte izango da.
1974 urteko kintoen 50 urteko Kinto bazkaria datorren maiatzaren 25 izango da. Ospakizunetan parte hartzeko 60 euroko diru-sarrera egin behar da martxoaren 25a baino lehen.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Asteasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo udan Asteasuko igerilekuetako tabernaren zerbitzua eskaintzeko proposamenak aurkezteko epea apirilaren 3tik 23ra zabalik dago.
Apirilak 20, larunbata. 17:00. Apirilak 21, igandea. 17:00.
Apirilak 20, lar. 19:30, 22:00. Apirilak 21, igandea. 19:30. Apirilak 22, astl. 19:30, 22:00.
Apirilak 20, lar. 19:30, 22:00. Apirilak 21, ig. 19:30. Apirilak 22, astelehena. 19:30.
Apirilak 27, larunbata. 17:00. Apirilak 28, igandea. 17:00.