Aimar Irigoien izan da azkarrena Gorostidi Harrian

Aiurri 2019ko mai. 6a, 09:45

7 harri-jasotzaile jardun dira aurtengo Gorostidi Harria ekimenean. 5 harri altxa behar izan dituzte, norberak nahi duen ordenean: 160 kiloko zilindrikoa, 155 kiloko laukizuzena, 139 kiloko Aiako harria, 150 kiloko karratua eta 100 kiloko bola.

Sailkapena:

  1. Aimar Irigoien 1´53´´51 (Pisua: 119 kg)
  2. Jokin Eizmendi 2´27´´40 (Pisua: 120 kg)
  3. Aimar Galarraga 3´20´´65 (Pisua: 142 kg)
  4. Xabier Peña 3´59´´37 (Pisua: 119 kg)
  5. Imanol Illarramendi 4´00´´11 (Pisua: 113 kg)
  6. Gorka Etxeberria 5´22´´90 (Pisua: 92 kg)
  7. Josetxo Urrutia - Bukatu gabe (Pisua: 77 kg)

Ez zen inor saiatu 185 kiloko harri zilindrikoa esku bakarrarekin altxatzen. Iñaki Gorostidik du marka hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!