Caldereria Aburuza pala txapelketako lehen saioan adunarrak garaile

Aiurri 2019ko eka. 28a, 19:54

Alebin eta infantil mailako neskek hartu dute parte txapelketan. Gaurtik hasita ostiralero jokatuko dituzte partidak Adunako pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.

Alebinetan bi partida jokatu dira. Lehen partida Jone Agirre, Sara Iruretagoiena eta Amaia Sarasola adunarrek 16 eta10 galdu dute Aiara Agirrezabalaga eta Maddi Saizar berastegiarren aurka. Bigarren partida nahiko berdinduta joan da, baina azkenean Aiora Zubillaga eta Izaro Etxarri adunarrek lortu dute garaipena Altzoko Lorea Luluaga eta Ainhoa Ugartemendiaren aurka 16 eta 14ko markagailuarekin. Aiora Zubillagak azaldu duenez, "hasieran nahiko urduri sentitu naiz, tanto txarrak egiten hasi naiz eta". Izaro Etxarrik dio blokeatuta geratu dela.

Infantiletan hiru partida programatuta zeuden, baina bi jokatu dira. Horietatik lehena jokatu dute adunarrek. Aduna herria Alaitz Navarrok eta Irati Tejeriak defendatu dute Altzoko Eneritz Agirre eta Ainhoa Uzkudunen aurka. Adunarrek irabazi dute partida 20 eta 7ko markagailuarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!