Adunako Jaiak 2019

Txupinazoa, Kukurrukuren jaitsiera eta giro ona

Aiurri 2019ko abu. 14a, 21:29

Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak eta Forasteruak kuadrillakoek bota dute txupinazoa, ondoan Kukurruku zutela. Txupinazoaren ostean gozokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik eta buruhandiak irten dira maskuriekin umeak jotzera. Bitartean, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera eduki dute bertakoek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!