Adunako Jaiak 2019

Azken eguna, kuadrillen bazkaria, txaranga, DJ Bull eta giro ona!

Aiurri 2019ko abu. 19a, 15:47

Azken eguna izanda, guztiak nekatuta daude, baina hori ez da oztopoa izan jaiekin jarraitzeko.

Kuadrillen bazkaria egin zen atzo Adunako frontoiean, frontoia kuadrillako kamisetekin koloreztatu zuten. Txarangak giro ona areagotu zuen. Ondoren, kuadrillen arteko jokoak egin ziren eta arratsaldea biribiltzeko, Zabala sagardotegi ondoko aldapan behera, urezko txirrista erraldoi bat jarri zuten. Afaldu ostean, DJ Bullek musikatu zuen gaua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!