Zirkoz jantzi dute asteburua Adunan

Ainhoa Gil 2019ko abu. 26a, 09:06

Asvinenea elkarteko kideek antolatuta, zirko ikuskizun bereziak izan dira Adunan asteburuan zehar. Txotxongiloak eta zirkoa izan ziren gozagarri ostiralean, eta zirko ikuskizuna larunbat iluntzean. Gozatzeko aukera paregabea, bertaratu direnentzat.

Topaketak egin dituzte Asvinenean joan den astean zehar. Zirkoari lotutako diziplina ezberdinak landu dituzte nazioarte mailako irakasleen laguntzaz. Topaketari amaiera emateko, ikuskizun bikoitza eskaini dute asteburuan. Asvineneako egoitzatik atera, eta herrira atera dira lehendabizikoz.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!