Zirko ikasturtea Asvinenean

Ainhoa Gil 2019ko ira. 6a, 09:00

Asvinenea elkarteko kideek ikasturte honetarako prestatu duten ikastaro eskaintza aurkeztu dute. Zirkoarekin zein gorputz adierazpenarekin zerikusia duten diziplina ezberdinak landuko dituzte ikasturtean zehar. Malgutasuna eta kontortsioa, oihalak eta aireko akrobaziak, pilates, tranpolin eta ohe elastikoa, akro-dantza, zirkoa haur eta helduentzat..., zabala da urritik ekainera prestatutako eskaintza. Haurrentzako zirko eskaintzan izen-ematea betetzear dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Astearteak

  • Malgutasuna eta kontortsioa. 18:30-20:30.
  • Oihalak eta aireko akrobazioak. 18:00-20:00.

Asteazkenak

  • Pilates. 10:30-11:30.
  • Zirkoa.

            5-7 urte. 17:00-18:00.

           8-13 urte. 18:00-19:30.

Ostegunak

  • Tranpolin eta ohe elastikoa. 17:00-18:30.
  • Zirkoa 16 urtetik gorakoentzat. 18:30-20:30.

Ostiralak

  • Pilates. 10:30-11:30.
  • Acro danza. 18:30-20:30.

Izen-ematea irailean zehar izango da. Informazio gehiago: 606 226 486 edo asvinenea@gmail.com

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!