Adunako Kultur Astea 2019

Azken txanpan sartu da Adunako 'Gailurrean' Kultur Astea

Aiurri 2019ko aza. 16a, 12:01
Asier Kidam magoak emanaldia eskaini zuen atzo iluntzean Adunako elizan.

Kultur Astearen baitan, ekintza ugariz betetako eguna izango da gaurkoa Adunan. Hain zuzen ere, pailazo ikuskizuna, pintxo afari-merienda eta Marianitoz Blai taldearen emanaldiak osatuko dute egitaraua. Bihar, Kultur Astearen azken egunean, 'Bizilagunak' ekimenarekin bat egingo dute adunarrek. Asteburuko hitzorduak, segidan:

Azaroak 16, larunbata

  • 18:30  Ekain-Txou, familia osoari zuzendutako pailazo ikuskizuna. Eliza.
  • 20:30 Pintxo afari-merienda: Eusko Label produktuak eta nazioarteko nahiz herriko sagardo dastaketa. Pilotalekua. Txartelak salgai bertan.
  • 22:00 Musika emanaldia: Marianitoz Blai taldea. Pilotalekua.

Azaroak 17, igandea
Bizilagunak eguna

  • 13:30 Familiei harrera. Plaza.
  • 17:30 Erromeria: Joxe Mendizabal. Pilotalekua.
  • 18:00 Txokolate beroa. Plaza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!