Koronabirusa

Berritsu Irratian Porrotx izango da gonbidatua

Aiurri 2020ko api. 3a, 11:07

Adunako Berritsu Irratian Porrotx pailazoa izango da gaurkoan telefonoz. Txikienek aukera dute WhatsApp-ez galderak bidaltzeko 15:00ak baino lehen ondorengo zenbakira: 688 724 286. Ondoren, Dani Arizalak txikienek luzatutako galderak edota iradokizunak azalduko dizkio Porrotxi. 17:00etan hasiko da saioa 98.2 FM frekuentzian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!