Koronabirusa

Astelehen goiza lasai joan da Adunan

Aiurri 2020ko mai. 4a, 15:00

Asteburuan kalera irteteko aukera baliatu dute adunatarrek. Astelehena laneko eguna izanik ez da herritar askorik topatu kaleetan.

Adunako Udalak maskarillen erabileraren inguruko gomendioak eman ditu. Aurreko astean egin zen maskarillen banaketa, eta gaur falta zitzaien herritarrei etxeraino eramanaz. Adin tarte bakoitzari maskarilla mota ezberdinak banatu zaizkie:

  • 60 urtetik gorakoei FFP2 babesa duen maskara banatu zaie.
  • Arrisku handiko beste taldeetako pertsonei, hala nola haurdun daudenei edota arnas gaixotasunak dituztei, FFP2 maskarak banatu zaizkie. Horiek udaletxera deitu behar izan dute eskatzeko.
  • Gainerako herritarrei, umeak barne, maskara kirurgiko bat eta telazko bat banatu zaie.

Adunako Udalak oharrean adierazi du umeentzako maskara txikiagoak lortu nahian ari direla.

Maskarilla motak
Adunako Udalak maskarillen erabilerari eta garbiketari buruzko oharra eman du:

Maskara kirurgikoak

  • Erabilera bakarrekoak dira.

Telazko maskarak

  • Berrerabili daitezke.
  • %100 poliesterra.
  • Desinfektatzeko 70 gradu baino tenperatu altuagoan garbitu beharko dira, esaterako, garbigailuan. Hobe lixibarekin garbitzen bada.

FFP2 maskarak

  • Egoera berezi honetan berrerabili daitezke.
  • Desinfektatzeko 70 gradu baino tenperatu altuagoan eduki behar dira, baina ezin da urarekin garbitu. Hiru aukera.
    • Labean sartu eta 70 gradu baino gehiagora eduki 30 minutuz.
    • Izozteko poltsan sartu eta ile lehorgailuarekin haize beroa bota 30 minutuz.
    • Lixiba pixka bat urarekin nahastu eta maskaran lainoztatu. Gero lehortzen utzi.
Erlazionatuak

Aduna | Maiatzak 4

Aiurri 2020 mai 04 Aduna

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!