Koronabirusa

Astelehenean zabalduko dute Uztartza

Aiurri 2020ko mai. 6a, 16:01

Adunako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, datorren astelehenean, maiatzaren 11n zabalduko dute Uztartza. Egoerak hala behartuta, zerbitzu mugatua eskainiko du lehen asteetan. Irakurri, jarraian, udal bandoa:

Hurrengo astelehenean, maiatzak 11, Uztartzak bere zerbitzua martxan jarriko du. Hasiera batean, zerbitzua mugatua izango da, legeak eta egoerak hala behartuta. 


Ordutegia
Goizez 11:00 – 14:00 
Arratsaldez 17:00 – 20:00 


Terraza bakarrik irekiko da, beraz, ezingo da taberna barrura sartu. Eguraldi txarra egiten duenean, terraza elizako aterpean jarriko da. 


Sukaldea martxan egongo da, ondorioz bokatak eta pintxoak eskatzeko aukera egongo da. Eta eguneko menuak ere prestatuko dituzte, beti ere eramateko, ez bertan jateko. 


Oinarrizko produktu batzuk ere salduko dituzte: Ogia, esnea etab… 


Gogoratu egoera berezian jarraitzen dugula, Adunako Udalak, herritar guztiei eskatzen die, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitzea eta herritarren arteko aldentze sozialeko derrigorrezko neurriak betetzea (aldentze distantziak etab…)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!