Martxan da Adunako liburutegia

Aiurri 2020ko eka. 2a, 14:00

Adunako liburutegiak zabaldu ditu ateak. Neurri eta irizpide bereziak jarraitu beharko dituzte erabiltzaileek:

- Pertsonen arteko tartea errespetatu beharko da, eta horretarako, mugatu egingo da liburutegira sartzen den jende kopurua.

-Erabiltzaileak banaka joango dira, ezintasunen bat duten pertsonak izan ezik. 

-14 urtetik beherako erabiltzaileek heldu batekin joan beharko dute.

-Liburutegira sartzeko, beharrezkoa izango da maskara jartzea, eta eskuak garbitzea.

-Komunak itxita egongo dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!