Adunako liburutegia ohiko ordutegian zabalik

Aiurri 2020ko ira. 17a, 12:11

Udako oporraldiaren ostean, ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak Adunako liburutegiak: 15:30etik 19:00etara, alegia. Beti ere, osasun egoerak eraginda bete beharko diren neurriak kontuan izango dituztela gogorarazi dute arduradunek:

-Liburutegiko edukiera murriztu egingo da, distantzia sozialeko neurriakbetetzen direla bermatzeko.

-Liburuak maileguan hartu eta entregatu ahal izango dira soilik.

-Liburuak maileguan eskatzeko kultura@aduna.eus helbidera mezua bidal daieke.

-Erabiltzaileak banaka etorriko dira, menpekotasunen bat duten pertsonak izan ezik. 14 urtetik beherakoak familiako nagusi batekin etorriko dira, egoera honek irauten duen bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!