Datorren astelehenean, irailak 28, hitzordu berezia izango da Adunan. Izan ere, Oihane Igerabidek harpa entzunaldia eskainiko du baitu, elizako zimiterioan. Kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izango da, beraz, Adunan bertan. Iluntzeko 19:00etan emango dio hasiera saioari eta, garaiak eskatzen duen gisan, segurtasun neurri guztiak beteko dituzte.