Adunako hainbat elkartek eman dute izena Euskaraldian

Aiurri 2020ko urr. 30a, 09:45

Adunan ondorengo elkarteek edota negozioek eman dute izena Euskaraldian: Aburuza sagardotegia, Adunako herri-eskola, Adunako Udala, Basopeta guraso elkartea, Txulobi elkartea, Txulobi pilota eskola, Uztartza taberna eta Zabala sagardotegia.

Bestalde, Euskaraldian izena eman nahi duten adunarrek udaletxean edota liburutegian eman dezakete, baita Euskaraldiaren webgunean ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!