Adunako Kultur Asteko ekitaldietan aldaketak egon dira

Aiurri 2020ko aza. 11a, 09:12
Argazkia: Adunako Udala.

Covid-19aren ondorioz, zenbait ekitaldi bertan behera geratu dira eta beste batzuetan ordutegia aldatu da.

Gaur, azaroak 11, zen ospatzekoa Saharar herriaren aldeko elkartasun ekitaldia. Adunako Udalak udal furgoneta zaharraren eskaintza egin behar zien Saharar Errefuxiatu Kanpamenduetako biztanleei. Azkenean, bertan behera utzi dute ekitaldia.

Ostiralean, azaroak 13, 'Birritan bortxatua' izeneko antzezlana ikusteko aukera izango da, baina adi ordutegia aldaketa eman da. Azken aldaketaren arabera, 19:00etan izango da elizan.

Astebururako bi ekitaldi zeuden aurreikusita eta horiek ere bertan behera utzi dituzte. Larunbaterako Ibarrako Alur dantza taldearen ikuskizuna zegoen iragarrita, eta iganderako Adunako dantza suelto erakustaldia.

Adunako Udalak azaldu duenez, "bertan behar utzi behar izan ditugun ekitaldiak egoera ahalbidetu bezain pronto herrian izateko konpromisoa hartzen du Adunako Udalak. Kultur aniztasuna zabalduz, kultur eragileekin bat eginik, eta beti adunarron gozamen eta kultur ongizatearen alde".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!