Gabonak 2020

Eguberri Musika Entzunaldia eskaini dute Adunako elizan

Sara Medrano 2020ko abe. 23a, 21:09

Adunako Udalak eta Loatzo Musika Eskolak antolaturik, Eguberri Musika Entzunaldia eskaini dute gaur Adunako elizan

Eguberrien atarian, musika ekitaldi bat eskaintzea pentsatu zuten Adunarrek eta Loatzo Musika Eskolarekin elkarlanean jarriz sortu dute entzunaldi hau.  Doinu eta estilo ezberdinak eskaini dituzte musikariek Adunako elizan. Arratsaldeko 18:30etan hasi da saioa eta segurtasun neurri guztiak zainduz, eliza txiki geratu zaie adunarrei. Jende ugari elkartu da bertan eta gozatu ederra hartzeko tartea izan dute bertaratu direnek. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!