Covid19 | Datuak egunez egun

Eremu gorrian sartu berri da Aduna

Aiurri 2021ko ots. 4a, 13:09

500 puntuko inzidentzia-tasa gaindituta, eremu gorrian sartu berri da Aduna. Hori dela eta, bihartik aurrera tabernak itxi egingo dira, eta ezin izango da taldeko kirolik egin.

Azken astean izandako hiru positibok kokatu dute herria eremu gorrian: inzidentzia-tasa 828,16koa da, eta 4 puntukoa birusaren birsorkuntza-tasa.  

Oharra: Uztartzako jangela zerbitzua zabalik jarraituko du, eremu gorrian egonda ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!