Sahara hizpide duen laburmetraia, otsailaren 24an Adunako kultur etxean

Aiurri 2021ko ots. 18a, 17:16

Tindufeko errefuxiatuen eremuan, Zestoan eta Zumaian errodatu zuten "Haizearen egia" filma 2019 urtean zehar, eta Tahar-en istorioa kontatu du Ekain Albite zumaiarrak. 

Sinopsia: Saharako 20 urteko mutil gaztea da Tahar, eta Euskal Herrian bizi da. Haren familiak Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du. Halako batean, dei bat jasoko du bertatik.

18:30etan hasiko da emankizuna eta ondoren solasaldia izango da. Gonbidapenak eskuragarri daude Udal liburutegian.

Bideo honetan Ekain Albite egilearen adierazpenak aurki daitezke:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!