Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak eskainiko dute ikuskizuna. 3 urtetik 10 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta ordubeteko iraupena izango du. Musikaz lagunduta, hainbat ipuin labur plazaratuko ditu eta pertsonen arteko aniztasuna izango du hizpide ikuskizunak.