'Ekologista naiz baina...' hitzaldia Gorka Egiaren eskutik

Aiurri 2021ko eka. 1a, 17:27

Kontsumoa jasangarriagoa izateko bideorria zehaztuko dute ostiral honetan, Adunako Kultur Aretoan arratsaldeko 18:00etan. 

'Ekologista naiz baina...' Gorka Egia Arregik argitaratutako oinarrizko kontsumo jasangarrirako gida praktiko bat da. Hitzaldia eskainiko du egileak berak, eta gaur egungo egoeraz jabetu eta gure eguneroko kontsumoa jasangarriagoa egiteko pauta batzuk azalduko ditu. 

Adunarrok euren egunerokotasuna hobetzeko eta kontsumoa jasangarriagoa egiteko bideorria zehaztuko dute, Gorka Egiaren laguntzaz. 

Anima zaitezte!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!