Zabalik da Txulobi pilota eskolan izena emateko epea

Aiurri 2021ko eka. 23a, 10:03
Txulobi pilota eskolako talde-argazkia, 2019an

Adunako Txulobi pilota taldeak ireki du 2021-2022 ikasturtean pilota eskolan izena emateko epea. Izena emateko txulobi@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da. 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako neska-mutilek eman ahalko dute izena, eskuz zein palaz izango diren saioetarako. Izena emateko epea ekainaren 27 arte luzatuko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!