Zirko ikuskizuna Adunan, generoaren eta rolaren arteko erlazioa abiapuntutzat hartuta

Irune Alfonso 2021ko uzt. 31a, 16:56

Abuztuaren 6an “Mikra” ikuskizuna, herriko plazan. 19:30ean abiatuko da.

Ikuskizunean, konpainiak zabaldutako sinopsiaren arabera, “deseraiki egingo dituzte norbanako gisa dauzkaten jokabideak, eta ohartuko dira eta ikusiko dute zenbateraino dauden oinarrituta kultur karga batean eta besteren balioetan”. Horretarako akrobazia erabiliko dute. Noraino identifikatzen gara irakasten dugunarekin eta noraino garen horrekin? Eta zenbateraino bizi dugu libreki gure identitatea?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!