Ezinezkoa da jaia, eta herri modura aurrera egitea da nahia

Aiurri 2021ko abu. 4a, 08:00

Abuzturako ekitaldi-sorta iragarri du Udalak, "Adunako Nahiak 2021" izenburupean.

Abuztuaren 13etik 15era ekitaldi-sorta iragarri du Adunako Udalak. Eta horren aurretik, abuztuaren 6an, kale ikuskizuna antolatu dute. Gorabeheraz jositako aroa bizi dugu, baina ahal den heinean gizarte bizitzari eutsi nahi diote Aduna. Eta bizilagunen gogoko ekitaldiak antolatu dituzte egun seinalatuetarako. Nahia hori baita, herri modura aurrera egitea.

Abuztuaren 6rako kale ikuskizuna antolatu dute. 19:30ean hasiko da, herriko plazan. Zirkoarekin lotura du, "Mikra" izenekoa. Generoaren eta rolaren arteko erlazioa abiapuntutzat hartuta. Nagusiki, akrobazia erabiliko dute.

Adunako Nahiak, abuztuaren 13tik 15era

2019ra bitarte Andramariak ziren. Gaurkoz ezinezkoa da jaia hitza eta esanahia aurrera eramatea, osasun alarma egoerak hori bera egitea galerazten duelako. Horren ordez, udalerrian tradizio handiko hitzorduak goi mailako kultur ekitaldiekin uztartuko dituzte. Abuztuaren 13an, esaterako, Gazteako esatari eta telebistako aurpegi ezagun den An-tton Telleria hurbilduko da herriko plazara "Nekatutak" monologoa eskaintzera.

Abuztuaren 14an Alurr dantza taldeak "Gattiu" dantza ikuskizuna eskainiko du. Frontoian izango da, 19:30ean hasita. Afalostean, gaueko 22:30ean hasita, goi mailako bertso emanaldia iragarri dute. Kantari ariko dira Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.

Abuztuak 6, ostirala

19:30 “Mikra” zirko ikuskizuna. Herriko plazan.

Abuztuak 13, ostirala

22:30 “Nekatutak” Antton Telleriaren bakarrizketa. Herriko plazan.

Abuztuak 14, larunbata

19:30 Gattiu Alurr Taldea. Frontoian.

22:30 Bertsolariak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Gai jartzailea: I. Artola "felix". Futbol aretoan.

Abuztuak 15, igandea 

09:00 Diana

11:00 Meza nagusia

12:00 Axeri-dantza

18:00 Esku pilota partidua Frontoian: Urbieta II- Urruzola vs E. Labaka- Aizpuru

22:30 AMAK laukotea Futbol aretoan.

Abuztuaren 15ean axerien saioa ikusteko aukera izango da herriko plazan, 12:00tan hasita. Eta ekitaldi-sortari amaiera emateko Amak taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du. 22:30ean hasiko da kontzertua, futbol aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!