Berezietan bereziena

Aiurri 2021ko abu. 7a, 09:32

Adunako Udalak "Mikra" ikuskizuna antolatu zuen, herriko Udal pilotalekuan. Emanaldi guztien artean bereziena izan zitekeen, konpainiako bi kideak Zirkuolako irakasleak baitira. Ikusleen artean, beraz, Adunako eta Beterri-Aiztondoko ikasleak izan zituzten aurrean.

Emanaldiaren amaieran, eskertza berezia egin nahi izan zioten Adunako herriari. Ikuskizunaz ere bi hitz egin zituzten, bideoan ikus daitekeenez. Irati Gonzalez Jaimerena eta Koldo Arakistain Irazusta dira "Mikra" ikuskizunean agertzen diren bi artista-akrobatak.

Abuztuaren 2an Larraulen izan ziren, eta abuztuaren 6an Adunan. Abuztuaren 14an Zizurkilen ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 18:00tan Pello Mari Otaño plazan hasiko den ikuskizunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!