Amak taldearen kontzerturako gonbidapenak agortu dira

Aiurri 2021ko abu. 11a, 13:11

Erreserba zerrenda  jarri dute martxan, Amak taldearen kontzerturako aurreikusitako gonbidapenak agortuta egon arren. Azken orduan gonbidapenik bueltan jasoko balira edo  gonbidapen gehiago edukitzeko modua izango balitz, aipatutako erreserba zerrendan izena eman dutenek izango lukete lehentasuna. 

Julen Telleria, Alurr Dantza Taldea eta Bestsolariak ikusteko gonbidapenak oraindik geratzen dira.
Azken unera arte ez itxaroteko gomendatzen da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!