Oihana Iguaran eta Andoni Egaña, Adunan bertsotan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 08:32

Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Agin Laburu, Unai Agirre eta Maialen Lujanbiok bertso saioa osatu zuten Adunan abuztuaren 14an, Imanol Artola Felix gai jartzailearen esanetara. Hona Iguaran eta Egañarenzat gaia: "Herri sarreran, parke berria egin dute, berezia, ur txorrotarekin, mahaiekin, zuhaitxoekin… Inguruan ez omen dago antzeko parkerik. Inguruan herrietako jendea eta ez hain inguruetakoa Adunara etortzen hasia da. Zuek Adunako gurasoak zarete. Andoni, hik oso gustura hartu dek parkea, hire haurrak lagun gehiago egin ditzan, herriak bizitasuna gehiago izan dezan. Hiri, Oihana, ez zain hain gustukoa egin, kanpokoez beteko ote den herria, eta bertakoentzat leku gutxi geratuko ote den…".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!