Aitor Sarriegi eta Agin Laburu, Adunan bertsotan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 08:45

Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi, Agin Laburu, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Maialen Lujanbiok bertso saioa osatu zuten Adunan abuztuaren 14an, Imanol Artola Felix gai jartzailearen esanetara. Hona Sarriegi eta Labururenzat gaia: "16 urteko bi gazte zarete. Herri guztietan ez festak, baina herriko santuaren buelta horretan, familietako eta lagun arteko hainbat otordu nonahi, eta tabernak eta terrazak beteta, jendea barrez eta gustura. Bien bitartean, zuek gauean elkartu nahi eta ezin... Hortxe zaudete biak, plazako bankuan eserita, arratsaldeko 20:00etan, jende ibilera ikusten".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!